Fermin Amienskoa | |||
---|---|---|---|
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Amiens (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pompaelo, 272 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | Amiens, 303ko irailaren 25a (30/31 urte) | ||
Heriotza modua | : burugabetzea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Lantokia(k) | Castronuevo | ||
Santutegia | |||
Irailaren 25 eta Uztailaren 7 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Fermin Amienskoa —batez ere San Fermin santu izenaz ezaguna— (Iruñea, 272 – Amiens, 303ko irailaren 25a) misiolari kristaua izan zen. Amiensko lehen gotzaina. Erromatar Eliza Katolikoak bi egun ditu ezarrita San Fermin ospatzeko: irailaren 25a eta uztailaren 7a. Lehenbiziko datan santuaren omenez San Fermin Txikito jaiak ospatzen dira, aldiz bigarren datan, Iruñeko Sanferminak.
31 urte zituela burua moztu zioten. Amiensko eta Lesakako santu zaindaria da. Eta, San Frantzisko Xabierkoarekin batera, Nafarroako zaindaria ere.
Elezaharren arabera, Iruñean jaio zen, eta Firmo izeneko senatari pagano baten semea zen. Hori dela eta, haren omenezko San Ferminen kapera Iruñeko San Lorentzo elizan dago.